Bizikletan ibili eta ingelesa ikasteko ikastaroa uztailean

Anboto 2012ko mar. 28a, 09:09

Iazko lehen aldiaren arrakastak animatu ditu antolatzaileak aurten errepikatzera

Iazko lehen aldiaren arrakastak animatu ditu antolatzaileak aurten errepikatzera.

 

Durangoko Txirrindulari Elkarteak bizikletan ibiliz ingelesa praktikatzeko aukera eskainiko du aurten ere. Ikastaroa uztailaren 2tik 13ra izango da eta bederatzi eta hamabost urte arteko gazteei zuzenduta dago. Gehienez 35 laguneko taldea osatuko dute.

 

Aste bi horietan gazteek bizikleta modalitate asko probatuko dituzte: errepidea, mountain-bikea, pista… Horrez gainera, bizikletak izaten dituen ohiko matxurak eta zulatuak konpontzeko oinarrizko nozioak ikasiko dituzte. Ekimen horiek guztiak garatzeko hizkuntza ingelesa izango da, monitore biak bata Erresuma Batukoa eta bestea Irlandakoa direlako. Monitore euskaldun bik hurretik jarraituko dituzte ekimenak, ikasleei laguntzeko. Errepideko bizikletarik ez dutenei bat utziko zaie.

 

Izena emateko, e-postaz, scduranguesa@euskalnet.net, edo baita telefono bidez ere, 629 823 162. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!