Bonbardaketaren oroimenerako olerkiak, musika eta ur-margoak

Anboto 2012ko mar. 19a, 08:38

Martxoaren 21ean, 19:00etan, Durangoko liburutegian burutuko dute \'Musipoema\' emanaldia, Durangoko bonbardaketaren 75. urteurreneko oroimen ekitaldien barruan

Martxoaren 21ean, 19:00etan, Durangoko liburutegian burutuko dute Musipoema emanaldia, Durangoko bonbardaketaren 75. urteurreneko oroimen ekitaldien barruan.

 

Juan Ramon Makusoren hiru liburutik hartutako olerkiak, eta ekitaldi horretarako idazleak propio sortutako Durango 1937 poemaren errezitaldia egingo du Juan Ramon Makusok berak.

 

1937ko martxoaren 31n faxistek Durango bonbardatu zuteneko argazki, testigantza eta dokumentuak hartu ditu olerki berri hori idazteko inspirazio iturri bezala Makusok.

 

Jon Makusoren biolinaren doinua eta Imanol Larrinaga durangarraren margoak ere erakutsiko dituzte, eguazteneko errezitaldian: poema bakoitza laguntzeko Larrinagaren ur-margoak proiektatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!