Tabira banda eta musika eskolako taldea elkarregaz ariko dira, gaur

Anboto 2012ko mar. 17a, 09:04

\'Los músicos de Bremen y otras historias\' eskainiko dute Durangoko Tabira musika bandak eta Bartolome Ertzilla eskolako irakasle eta ikasleek, gaur, 20:00etan, San Agustin kulturgunean

Los músicos de Bremen y otras historias eskainiko dute Durangoko Tabira musika bandak eta Bartolome Ertzilla eskolako irakasle eta ikasleek, gaur, 20:00etan, San Agustin kulturgunean.

 

Musika eskolako klarinete irakaslearen, Lorena Rodriguez zuzendariaren gidaritzapean jardungo dute musika talde biek,  eta euren berbetan, “kontzertu berritzaile eta erakargarria” eskainiko dute.

 

Musikak, antzerkiak eta zinemak bat egingo dute adin guztietako ikusleei zuzenduriko ikuskizun honetan. Kontalari batek lagunduta, hainbat dokumental eta film zatiri (Schindler-en zerrenda edo Lau Magnifikoak, kasurako)  musika ipiniko die Lorena Rodriguezek zuzenduriko taldeak.
Sarrera doakoa da, baina gonbidapenagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!