Kriskitin dantza taldearen 25. urteurreneko desfilea

Anboto 2012ko mar. 9a, 10:02
Folklorezale, jarraitzaile, jostun eta lagunak gonbidatu ditu 25. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruko desfilera, Kriskitin dantza taldeak. Martxoaren 10ean, San Agustin kulturgunean egingo dute

Folklorezale, jarraitzaile, jostun eta lagunak gonbidatu ditu 25. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruko  desfilera, Kriskitin dantza taldeak. Martxoaren 10ean, San Agustin kulturgunean egingo dute.

 

Otsailaren 25ean Durangoko kulturgune horretan zabaldu zuten erakusketan batutako jantziak erakusteko helburuagaz antolatu dute desfilea. Taldeak "erropetan daukan altxorra", "30 trajetik gora", erakutsiko dituzte zapatuko 20:00etako ekitaldi horretan.

 

Bestalde, taldearen argazkiekin, partiturekin, tresnekin eta bideoekin osatutako Kriskitin dantza taldearen 25. urteurreneko erakusketa, martxoaren 18 arte, Durangoko San Agustin kulturgunean izango da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!