Emanaldi bikoitza eskainiko du Choni Compañia Flamenca taldeak asteburu honetan, Durangaldean. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen \'La gloria de mi mare\' ikuskizuna eskainiko dute. Martxoaren 10ean, Elorrioko Arriolan, 19:00etan. Eta Durangoko San Agustin kulturgunean, gaur, 19:00etan.
Andaluziako kantu flamenkoa eta kopla tradizionalak ditu oinarri, eta artistak bere amagaz duen harremana modu ironikoan jorratzen du obrak.
Asuncion Perez dantzariak, Juanjo Macias aktoreak, Alicia Acuña kantariak eta Raul Cantizano gitarristak jardungo dute Elorrioko eta Durangoko antzokietako oholtzetan.