"Jazartzeari" uzteko eta "egia osoa" eskatu dio EAJk Aralarri

Anboto 2012ko mar. 8a, 11:22
Aralarrek udal aurrekontua onartzeko baldintza moduan \'komunikazio enpresa\' batentzako 160.000 euro eskatu zituela adierazi du EAJk

Aralarrek udal aurrekontua onartzeko baldintza moduan "komunikazio enpresa" batentzako 160.000 euro eskatu zituela adierazi du EAJk.

 

EAJko kideajk "kriminalizatzeko" bidea uztea eskatu dio Aralarrei EAJko bozeroale den Goizti Diazek, ohar baten bitartez.. Era berean, "bere salaketetan zentzuduna" izatea eta "egia osoa esatea" eskatu dio, eta enpresa baten "itsutu" gabe, publizitate eta protokolorako diru-atalaren bitartez Udalak diruz laguntzen dituen sektore horretan diharduen enpresa guztiak aipatzea.

 

Dani Maeztu Aralarreko zinegotziak EAJko kide bat "jazartzea" baino ez duela gura dio Diazek, "alderdi hori ahultzeko", bera ere "balitekeelako urduri samar egotea bere alderdian dagoen banaketagatik eta ondorioz bere etorkizun politikoa ere kolokan dagoelako". EAJko udal taldearen ustez  "fobia politiko eta pertsonalaren ondorioa" da "jazarpen" hori, "azken urteetan, legealdi desberdinetan erakutsi duen  moduan, eta ez bere karguari dagokion jarduera arduratsuaren ondorio, sinistarazi gura digun lez". EAJk dio protokolo eta publizitate gastua sektore horretan diharduen Durangaldeko enpresen artean  "modu bidezkoan" bideratzen dela, "Maeztuk berak bere adierazpenetan azaltzen duen moduan, beti era legezkoan".

 

Krisi ekonomikoak, eta gastu murrizketak "horrenbeste arduratuz gero"  Aralarrek berak alderditik hasi beharko lukeela dio EAJ: "kideetariko baten liberazioak, batetik, eta bestetik, zinegotzi eta parlamentari moduan besteak jasotzen dituen dietek diru publiko kopuru garrantzitsua batzen dute. Hori ere legezkoa da, baina, udalean zein bertotik kanpo, Aralarrek izan dituen beste jarduera batzuk lez horren moraltasuna dudazkoa da".

 

"Gure estiloa ez den arren " EAJk dio 2009an udal aurrekontua onartzeko Durangaldeko Herri Komunikabideak "enpresari" Maeztuk urtero 40.000 euro  (lau urtean) bideratzea eskatu zuela: "Horrek astekaria kaleratzen du, Maeztuk horrekin harreman zuzen eta pertsonala izanik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!