Iñigo Arregi arrasatearraren eskultura lanak, Durangon

Anboto 2012ko mar. 9a, 08:16
Martxoan egongo da eraskusketa zabalik Arte eta Historia Museoko lehenengo solairuan

Martxoan egongo da eraskusketa zabalik Arte eta Historia Museoko lehenengo solairuan.

 

Iñigo Arregi (1954, Arrasate) artistaren eskultura lanek beteko dute Durangoko Arte eta Historia Museoko lehenengo solairua, martxoaren 30 arte. Aurten, besteak beste, Eibarko erakusketa kolektibo batean eta Bartzelonako nazioarteko azoka batean erakutsi du artistak bere lana. 1973tik hainbat herri eta hiritan ipini izan du bere obra erakusgai. Gainera, Arrasate bere jaioterrian, Aretxabaletan edo Durangaldean ere (Elorrion) dauzka kokatuta Iñigo Arregik bere eskulturak.

 

Altzairuan landutako piezak dira Arregik Durangora ekarri duen erakusketan batutako gehienak —tamaina handikoak zein txikiagokoak—, baina badauzka zuragaz  egindakoak ere.

 

Eguneroko bizitzako materialak dira erakusketako eskulturen lehengaiak, “ateak, erromarak, leihoak eta giltzak”, erakusketaren aurkezpen orrian Iñigo Arregik azaltzen duenez.

 

Tintagaz eta arkatzagaz kartoi gainean egindako zuri-beltz eta gris koloreko erliebeak ere ipini ditu ikusgai Arte eta Historia Museoko aretoaren hormetan Arrasateko artistak.

 

Arrasaterra, “XX mende hasierako euskal eskultore handien oinordekoa da; haiengandik ikasi zituen jatorriarekiko fidela izaten eta hutsa zizelkatzen”, dio Arantza Otaduy artearen historiaren lizentziatuak aurkezpen orrian. “Euskal eskultore gazteen eta Jorge Oteiza maisu handiaren bitarteko zubia da Arregi, eta berari esker, artista gazteek oriotarraren lana ezagutzen dute”.

 

Martitzenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara dago erakusketa zabalik; eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!