Tabirako Baqueren laguntzagaz, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bigarren graduko entrenatzaile ikastaroa abiatuko du domekan Durangon.
Ikastaroak ez du balio ofizialik izango eta ezta balio akademiko arauturik ere.
Klaseak hainbat domekatan eta jai egunetan zehar emango dituztela jakinarazi dute. Izena eman dutenek edozein duda badute, federazioak e-mail bat ipini du zalantzak argitzeko: icamarero@bizkaibasket.com.
Saskibaloi federazioak ildo horretako hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero Bizkaiko herrietan. J.D.