Haurren kategorian, podiumeko gorenera igo ziren neskak Elgoibarko lasterketan.
Durangoko Institutuko nesken taldea kroseko Euskadiko txapeldun atera zen, joan zen domekan, haurren kategorian. Elgoibarren jokatutako lasterketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzio indartsuei ere aurrea hartu zieten.
Bizkaiko Txapelketako lau lasterketak irabazita, nagusitasunez sailkatu ziren Euskadiko txapelketera, eta hor ere maila handia dutela erakutsi zuten. Hauek dira taldea osatzen duten gaztetxoak: Nerea Costa, Naroa Martinez, Ines Pinaga, Amaia Renobales, Jone Calleja, Irati Arrieta, Irati Cubero eta Aitana Merino. Nerea Costak Espainiako banakako kros txapelketan ere parte hartuko du, martxoaren 10ean Coruñan.
f
Bestelakoan, hemendik aurrera pista gaineko txapelketetan zentratuko dira Durangoko Institutuko neskak.