Azkenengo jardunaldia da eta igoera fasea garaipen batera du. Autocares Artiedari zapatuan egingo dion bisitan irabazi eta goragoko taldeek zer egiten duen begira egon beharko dute durangarrek.
Lehen Autonomika Mailan azkenengo jardunaldia jokatuko dute asteburuan eta hainbat taldek igoera fasean edo jaitsierakoen sailkatzea dute jokoan. Durangoko Tabirako da horietako bat. Fundacion Ardoi eta Padura bederatzi garaipenekin daude eta Tabirako, Biok Zerbitzuak eta Autocares Artieda zortzirekin. Bost talde horietatik bik igoera fasean jokatuko dute (Askartza, La Peña Basket eta Fundación Baskoniagaz batera) eta gainerako hirurek jaitsierakoa (La Salle eta San Ignaciogaz batera).
Alberto Alonsoren gizonek Iruñeako Autocares Artiedaren kontra jokatuko dute zapatuan, 18:00etan. Garaipena funtsezkoa dute igoera faserako esperantzei eusteko. Horrez gainera, Fundación Ardoi eta Padurak zer egiten duten zain egon beharko dute. Ardoik etxetik kanpora jokatuko du Biok Zerbitzuak-en aurka; Padurak Askartza liderra hartuko du etxean.
Lehenengo itzulian Tabirakok 79-75 menderatu zuen Autocares Artieda; Ardoik 69-63 irabazi zion Biok Zerbitzuak taldeari eta Padurak 100-98 galdu zuen Askartzaren aurka.