Dorre bat eraitsita bigarrenaren bila

Anboto 2012ko ots. 26a, 08:51
Gernika liderrari egindako bisitatik hiru puntuak ekarri zituen Durangoko Kulturalak. Gaur Barakaldo hirugarrena dator Tabirara. Dorrerik altuena eraitsi badute, zergatik Barakaldo ez?

Gernika liderrari egindako bisitatik hiru puntuak ekarri zituen Durangoko Kulturalak. Asteburu honetan Barakaldo hirugarrena dator Tabirara. Dorrerik altuena eraitsi badute, zergatik Barakaldo ez?


Hirugarren mailan garesti dago play offetarako sailkapena. Azkenengo 18 puntuetatik 15 batuta ere, oraindik beste apurtxo bat falta zaio Kulturalari laugarren postura heltzeko. Orain zazpigarren daude 45 punturekin eta Barakaldo eta Zalla hirugarren eta laugarren daude 49 punturekin.


Hain zuzen, Barakaldok bisitatutako du Tabira gaur, 17:00etan. Inoiz izatekotan asteburu honetan behar du. Mikel Agirregomezkortaren gizonak ilusioz eta kemenez gainezka daude joan zen asteburuan etxetik  kanpora Gernika liderra menderatu ondoren (1-2). Orduerdia bete orduko 0-2 aurreratu zen Kulturala Andoni Andres eta Ibon Enciondoren golekin. Bigarren zatian Gernikak aldea murriztu zuen Aimarren bitartez, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.


Klubak jakinarazi duenez, gaurko neurketa klubaren egun-erdiko laguntzakoa izango da. Ondorioz, lehiatilatik igaro beharko dute bazkideek.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!