Sei hilabete eta hiru urte arteko umeentzako sortutako Lalú obra eskainiko dute bihar.
Antzerkizale txikitxoenentzako, etorkizuneko San Agustineko ikusle izango direnentzako eskaintza bi dauzkagu asteburu honetan Durangoko kulturgunean ikusgai. Otsailaren 25ean, emanaldi bikoitzean eskainiko duteLalú Durangon; 11:00etan eta 13:00etan.
Sei hilabete eta hiru urte botarteko umeei zuzendurikoa da bihar San Agustinen ikusgai izango den Granadako La Sal Teatro taldearen Lalú . Testurik bako ordu erdiko ikuskizuna da. Umeak liluratzen dituzten hainbat objektu eta, besteak beste, argia eta soinua lako antzerki teknikak maisuki baliatzen dituzte La Sal Teatrokoek, eta umeen arreta eurenganatu ohi dute.
‘Kontakatillu’
Otsailaren 26ean, 18:00etan hasita, bestalde, sei urtetik gorako umeei zuzenduriko antzezlana hartuko du Durangoko kulturguneak. Kontakatillu antzerki taldearen Katillukadak txotxongilo emanaldia eskainiko dute Aitor Ormaetxeak eta Mikel Ibarzabalek domeka arratsaldean.
Katillu izeneko bertsolari ohia da Katillukadak ikuskizuneko protagonista: herriz herri ipuinak kontatzen ibiltzen den mutila. Dagoeneko hainbat lekutan erakutsi duten obra honetan txotxongiloak manipulatzeko bost teknika baliatzen dituzte.