Bigarren zein azkenaurreko geratu daiteke Tabirako

Anboto 2012ko ots. 18a, 09:38

Tabirako jokatzen dabilen mailari ezin zaio emozio gehiagorik eskatu. Hamar taldeko multzoan, lehenengo bostek igoera fasea jokatuko dute, eta gainerakoak jaitsierakoa.

Tabirako jokatzen dabilen mailari ezin zaio emozio gehiagorik eskatu. Hamar taldeko multzoan, lehenengo bostek igoera fasea jokatuko dute, eta gainerakoak jaitsierakoa.

 

Horiek horrela, liga amaitzeko partida biren faltan garaipen baten barruan daude zazpi talde. Beraz, ez da bromarik izango datozen asteburu bietan. Tabirako garaipen bat atzetik dabiltzanen multzoan dago. Hala ere, Padura eta Autocares Artieda taldeen kontrako partidak irabaztea lortzen badu, igoera fasea jokatzeko aukera izango  du. Gaur jokatuko dute Landako kiroldegian.

 

Joan zen astean, ustekabean, galdu egin zuten Alberto Alonsoren gizonek La Sallera egindako bisitan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!