Jaitsierako aurkari nor izango duten jakingo da gaur

Anboto 2012ko ots. 18a, 09:28

Hercesari irabazita, berriz elkar ikusiko dute jaitsiera fasean; galduta, aukera zabalagoa da

Hercesari irabazita, berriz elkar ikusiko dute jaitsiera fasean; galduta, aukera zabalagoa da.

 

Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan, Durango Ilarduyak badaki ohorezko B mailako azkenekoa izango dela. Atzeratutako partida batean Hercesak puntu bi batu zituen, eta gaur Madrilen elkarren kontra jokatuko duten partidan durangarrek ezin dituzte harrapatu, zazpi puntuko aldea baitago talde bien artean.

 

Baina Hercesak baditu azken aurreko postua uzteko aukerak, gertu baititu Hospitalet eta Independiente; gainera, talde bi horiek Hernani liderraren eta Oviedo hirugarrenaren kontra itxiko dute denboraldia. Beraz, Durango Ilarduyak gaur jakingo du jaitsiera fasea noren kontra jokatuko duen.

 

Bestalde, DRTk klubaren historiako hamabosteko onena zein den jakiteko inkesta zabaldu du bere webguneko foroan (www.durangorugby.com). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!