Ekainaren 25etik uztailaren 6ra Tabirakok udako eskola antolatuko du bosgarrenez, eta dagoeneko hasi dute izen-ematea. 7-14 urte arteko gazteei zuzendutako aurtengo aldia oinarri bitan sustraitu dute.
Alde batetik, dibertimendua baztertu barik, goizetan entrenamendu serioagoak egingo dituzte. Bestetik, udako eskoletan erabiliko duten hizkuntza bakarra euskara da.
Plazak mugatuak dira. Izen-ematea hiru modutan egin daiteke: tabirako@tabirako.com helbidean, 688 646 415 telefonora mezu bat bidalita edo klubeko bulegoan. Datu hauek jakinarazi behar dira: gaztetxoen izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa.