Kadeten mailan Espainiako Kros Txapelketan ariko da Bidezabal

Anboto 2012ko ots. 15a, 08:00

Otsailaren18tik 19rako asteburuan, Espainiako Kros Txapelketan lehiatuko dira nesketan Bidazabalgo kadeteak. Bizkaian eta EAEn goi-mailan ibili ondoren lortu dute Oropoesa del Mar-en jokatuko den txapelketan lehiatzeko txartela

Hilaren 18tik 19rako asteburuan, Espainiako Kros Txapelketan lehiatuko dira nesketan Bidazabalgo kadeteak. Bizkaian eta EAEn goi-mailan ibili ondoren lortu dute Oropoesa del Mar-en jokatuko den txapelketan lehiatzeko txartela.

 

Garazi Lekunberri, Izaro Telleria, Ane Pinaga, Nerea Aranburu, Eider Gorritxategi eta Nahikari Legina dira Bidezabalgo kamiseta defendatzeko aurkeratuak. Aurtengo garaipenen zerrenda luzea dute kadeteek. Garazi Lekunberrik, esaterako, jokatu dituen proba denak irabazi ditu. Gogoratu beharra dago iazko urrian Kluben Arteko Espainiako Txapelketan ere lehiatu zirela neska kadeteak; lan txukuna egin ondoren zortzigarren amaitu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!