Gizartean hedaturiko estereotipoak islatu eta barre eragiteko helburua duen obra

Anboto 2012ko ots. 11a, 09:41
Gaur, Durangoko San Agustin kulturgunean eskainiko du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak La abuelita de Batman lana. \'Errealitatearen isla den komedia dibertigarria\' da, egileen berbetan, antzezlana

Gaur, Durangoko San Agustin kulturgunean eskainiko du Abadiñoko Banarte antzerki taldeak La abuelita de Batman lana. “Errealitatearen isla den komedia dibertigarria” da, egileen berbetan, antzezlana

 

Alejandro Licona antzerkigile mexikarraren testuan oinarrituta Abadiñoko Banarte antzerki taldeak sorturiko obra da Abuelita de Batman.Gaur, 20:00etan hasita, eskainiko dute abadiñarrek Durangon, joan zen urteko ekainean estreinatu zuten obra.

 

Antzezlanaren aurkezpen orrian Banarteko kideek azaltzen dutenez, Mexikon “jakina” esateko baliatzen duten esaera da filmari izenburua ematen dion La abuelita de Batman.

 

Bost atal desberdinduko obra da: Lasaitasuna eta pazientzia, Sidaharta, Orduan izango gara zoriontsuak, Diozunagatik ere maite nauzu eta Sasoi modernoak izenekoak dira bost atalak.

 

Gizartean hedaturiko estereotipoak eta sarritan geure buruak islatuta ikus ditzakegun egoerak azaltzen dituzte antzezlana osatzen duten aipaturiko bost istorio labur horiek.

 

Eva Guerrero bilbotarrak zuzendu du otsailaren 11n Durangoko San Agustin kulturgunean ikusgai izango dugun obra. Besteak beste, Banarte taldeko Bego Garcia, Rafa Herce, Luisa Miguel, Eduardo Pombar, Dolma Romera, Jon Urbano eta Vanesa Rodriguezek hartzen dute sketxetan parte, eta Fernando Borges eta Loli Reñónek burutzen dituzte ekitaldiartekoak.

 

Liconak idatzi zuenetik, Mexikon eta AEBetan ere La abuelita de Batman obraren  hainbat bertsio osatu eta eskaini dituzte.

 

Abadiñon, 2007an sorturiko taldea da Banarte, eta, besteak beste, Vuelve bigotillo, vuelve antzezlana estreinatu du aurretik Bizkaiko oholtzetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!