Egunotan, otsailaren 6tik 12ra arte, Bilbon burutzen diharduten Zinegoak jaialdiaren (gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiaren) bederatzigarren edizioan aurkezturiko lanetariko bi izango dira, otsailaren 17an 20:30ean, San Agustinen ikusgai.
Miriam Ortegak zuzenduriko hamar minutuko iraupeneko Mikel laburmetraia, eta Brasilen ekoitziriko Como esquecer (Ezin ahaztu) eskainiko dituzte Durangoko kulturgunean: Zinegoak jaialdian estreinatuko dituzten filma biak.
Lehendakaritza eta zuzendaritza berriagaz ekin diote Zinegoak jaialdiaren bederatzigarren edizioari, Bilbon: “Munduko zinema jaialdietatik pasatu diren gay-lesbo-trans ikus-entzunezko ekoizpen garrantzitsuenak Bilbora, Bizkaira ekartzea du jaialdiak helburu”.