Onenen trenera igo da berriro Durangoko Kulturala

Anboto 2012ko ots. 1a, 08:45

Azkeneko lau partidak segidan irabazita gero, onenen artean kokatu dira berriz durangarrak

Azkeneko lau partidak segidan irabazita gero, onenen artean kokatu dira berriz durangarrak.

 

Bolada ona amaitu bezain laster beste hobe bati hasiera eman dio Durangoko Kulturalak. Sei partidatan golik jaso barik zeuden Mikel Agirregomezkortaren mutilak, harik eta joan zen asteburuan Elgoibarrek durangarren atea zulatu zuen arte. Hala ere, Kulturalak 2-1 irabazi zuen, eta ondorioz azkeneko hamabi puntuak bata bestearen atzetik batu dituzte, arerioei play-off postuen borrokan egon gura dutela garbi erakutsiz.

\"\"

 

Orain hiru puntura dute laugarren postu desiratua. Asteburuan puntuetara berdinduta eta postu beraren borrokan dabilen Beasain bisitatuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!