Durangoko Museoko otsaileko arte-jardunaldiak

Anboto 2012ko urt. 31a, 09:27

Edu Lopezek zabalduko du, otsailaren 2ko hitzaldiagaz, IX. Arte Ezagupide berbaldi zikloa. \'Un juego de paréntesis\' izenburuko berbaldia prestatu du Lopezek, aurten, arte garaikideari begiratuko dion Artea Ezaupide-ren hitzordurako

Edu Lopezek zabalduko du, otsailaren 2ko hitzaldiagaz, IX. Arte Ezagupide berbaldi zikloa. \'Un juego de paréntesis\' izenburuko berbaldia prestatu du Lopezek, aurten, arte garaikideari begiratuko dion Artea Ezaupide-ren hitzordurako. XXI. mendeko euskal artistak hartuko dituzte otsaileko beste bi hitzaldietan ere, ahotan.

 

Imanol Marrodanen Free solo: la próxima frontera un nuevo límite... el camino izeneko berbaldia entzuteko aukera izango dugu, bigarren zikloaren bigarren hitzorduan: otsailaren 16an.

 

Otsailaren 23an, berriz, El poder de la imagen/la imagen del poder, nuevos documentalismos hitzaldia eskainiko du Begoña Zuberok.

 

Artezaleen topagune eta hausnarketa gune izateko sortu zuten orain bederatzi urte, Artea Ezaupide. Aurten, aurkezpen orrian Aitor Aurrekoetxea antolatzaileak esaten duenez, “euskal arte garaikidearen amaraunean aktiboki parte hartzen dutenekin batera aritu ahal izango gara, gaur egungo egoera latzean sortzaileek dituzten kezka-iturrien gainean”.

 

Durangoko Arte eta Historia museoan, 19:00etan hasiko dira zikloaren barne hartutako hiru hitzaldiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!