Antzinako musikaren kontzertu-berbaldiak, Khantoria taldeagaz

Anboto 2012ko urt. 27a, 12:02

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak gonbidatuta dator, otsailaren 10 eta 17an kontzertu-berbaldia eskaintzera antzinako musikan espezializatutako Khantoria taldea

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak gonbidatuta dator, otsailaren 10 eta 17an kontzertu-berbaldia eskaintzera antzinako musikan espezializatutako Khantoria taldea

 

Musikaren zuzeneko emanaldia eta eskainitako doinuak azalpenen, berben, bidez dagokien testuinguruan kokatzea uztartzen ditu kontzertu-berbaldi formatu honek. Doako sarreragaz, eta Kurutzesantu Museoan izango dira emanaldi biak.

 

Saioan, biolina joko du Khantoria taldearen sotzalea eta Musikaren Historia irakaslea den Ander Berrojalbiz durangarrak. Durangon eskainiko dituen Bereterreche-ren oinatzak eta 1610, mundua biraka hasi zen urtea berbaldi-kontzertuetan, Khantori taldean kide dituen Maider Lopez biolinista eta Virginia Gonzalo klabezinista izango ditu Berrojalbizek laguntzen.

 

Erdi Aroko musika instrumentuak baliatuta, Bereterretchen khantoria, Lelotxo montañako eta Haika mutil kanten biolin eta biolarako moldaketak eskainiko dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!