Tabirakoko kadeteak eta gazteak Lauko Finalean

Anboto 2012ko urt. 28a, 08:51

Irabaziz gero, lehenengo faseko bost talde onenekin sailkatuko dira A-1 faserako

Irabaziz gero, lehenengo faseko bost talde onenekin sailkatuko dira A-1 faserako.

 

Asteburu honetan Orioko Karela kiroldegian jokatuko dituzte Lauko Finalak kadete eta gazte mailetan, neskek zein mutilek. Tabirako nesken kategoria bietan heldu da Lauko Finalera.

 

Txutxi Paredesek eta Olatz Perezek zuzendutako gazteen taldeak Easo A taldearen kontra jokatuko du gaurko lehen finalerdia. Aurrera eginez gero, Olabide eta Cárnicas San Marcial taldeen arteko irabazlearen aurka jokatuko du domekan.

 

Iskander de Dios, Urko Zamakona eta Imanol Ardanzak gidatutako kadeteen taldeak Zarautzen kontra lehiatuko du finalerako pasea gaur; finalean San Viator-Take lehiako irabazlea aurkituko luke domekan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!