Kalerarock jaialdirako sarrerak, eskuragarri

Anboto 2012ko urt. 27a, 09:06

Zortzi musika talderen kontzertuak iragarri dituzte otsailaren 25erako

Zortzi musika talderen kontzertuak iragarri dituzte otsailaren 25erako.

 

Astelehenetik, salgai daude otsailaren 25ean Durangoko Landakogunean ospatuko den Kalerarock elkartasun jaialdirako sarrerak. Durangaldeko hainbat tabernatan eskuratu ahalko dira 13 euroan sarrerak, eta musika jaialdiaren www.kalerarock.org helbidean ere erosteko aukera eskaini dute.

 

Zortzi musika taldek joko dute, otsailaren 25eko Durangoko hitzordu horretan: Euskal Herriko musika taldeen askotariko eskaintzaren erakusle diren Ze Esatek!, Vomito, Bizardunak, Habeas Corpus, Obrint Pass, Des-kontrol, Betagarri, eta Trikizio taldeek joko dutela iragarri du antolakuntzak.

 

Otsailaren 25ean, baina, egun guztirako ekintza sorta antolatu dute, “jai giroa eta elkartasuna bakoitzak bere erara gozatu dezan”. Bazkaria, elektrotxaranga, graffitiak, puzgarriak, animazioa eta bertsolarien saioa antolatu dituzte,  Kalerarock jaialdian, 17:00etatik aurrera burutuko dituzten kontzertuez gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!