Baskoniatik Alkuaz aurrelaria ekarri dute denboraldia amaitu arte

Anboto 2012ko urtarrilaren 25a

Iruñearra da eta 19 urte ditu Joseba Alkuazek. Bilboko Athleticen beheko mailetan ere ibili da.

Durangoko Kulturalak aurrealdea indartu du Baskoniatik Joseba Alkuaz aurrelaria ekarrita.  Bilboko Athletic-ekin denboraldia amaitu arte lotu dute akordioa. Alkuazek 19 urte ditu eta iruñearra da. Athletic-ekin ibili zen haurren kategoriatik gazteen mailara arte (2005-2010). Iazko denboraldian eta aurtengoan Basauriko Baskonia taldean aritu da.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!