Ikuspuntu komikotik heldu die La Papak bikote harremanei

Anboto 2012ko urt. 26a, 10:50

\'Rosas Rojas\' lanean bikote harremanei loturiko errealitate beltzenari (genero indarkeriari) erreferentzia egin bazioten, bikote harremanei beste ikuspuntu batetik helduko diote Durangoko La Papa Teatro taldeko Izaskun Asuak eta Ricardo Combik \'Las mariposas del estómago no han muerto\' obragaz.

Rosas Rojas lanean bikote harremanei loturiko errealitate beltzenari (genero indarkeriari) erreferentzia egin bazioten, bikote harremanei beste ikuspuntu batetik helduko diote Durangoko La Papa Teatro taldeko Izaskun Asuak eta Ricardo Combik Las mariposas del estómago no han muerto obragaz.

\"\"

 

Ricardo Combi antzezlanaren gidoigile eta aktoreak azaldu duenez, “alderdi guztiei begiratuta oso positiboa izan zen Rosas Rojas antzezlanaren ondoren, bikote harremanen gaiari buruz ikertzen jarraitzea baina beste era batean ematea erabaki dugu”: gaia komediaren ikuspuntutik landu dute oraingoan.

 

 

“Beharbada, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak onartu eta ulertuta, errespetuaren bitartez bikote harremanetan harmonia bat aurkitu genezakeela adierazi gura dugu obragaz”, azaldu du aurkezpenean Combik. Susana Toscano zuzendariak zera zehaztu du: “Gauza zentzudunak esaten dituen obra da, baina gauza garrantzitsua esateko asmo hori agertzen ez duena: era disimulatuan esaten duena”. Komediaren bitartez mezu zehatza bidaltzen du, zuzendariaren berbetan, Las mariposas del estómago no han muerto obrak, “eta horregatik gustatu zitzaidan obra”.

 

 

“Honi buruz berba egiteko beharra dagoela uste dugu”, azpimarratu du Izaskun Asua aktoreak aurkezpenean: “Aukera eta eskubide berdintasuna defendatu arren, gizon-emakumeok ez garela berdinak onartu behar dugu, horrela bakarrik lortuko dugu-eta  elkar ulertzea”. Mezu argia zabaldu gura dute oholtzatik: “Desberdintasuna ez dadila izan sekula inor mendean hartzeko gonbita”.

 

 

“Komedia klabean eta geure buruari barre eginez, baina mezu argiagaz” datoz San Agustinera, eta gazte, heldu eta zaharrak, guztiak, gonbidatu dituzte antzezlaneko mezu hori jasotzera.

 

 

“Aurreko lanagaz ere emanaldi asko eskaini zituzten, eta erakutsia dute ikusleentzako erakargarritasuna badutela”, Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko programatzaileak dioenez.

 

 

Lehenengoz Euskadin

\"\"Durangoko La Papa Teatroren estreinaldiaren aurretik, asteburu honetan, San Agustin, Arriola eta Zornotza Aretoak elkarlanean, Histrion taldearen Traición Euskadin lehenengoz izango dugula ere azpimarratu du Arrazolak. Harold Pinter Nobel saridunaren testuan oinarritutako lana da, Durangon urtarrilaren 29an 19:00etan eskainiko dutena.

 

 

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu dute urte berriagaz San Agustinen: urteko 25 euroren truke, Euskadiko antzokien sarean ikuskizun guztietarako %25eko deskontua eta urtean bi ikuskizun doan eskaintzen ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!