Hile biko geldialdia eta gero berriro ekingo diote ligari

Anboto 2012ko urt. 20a, 08:08

Durango Ilarduyako emakumeen taldeak Araba Gaztedi hartuko du Arripausuetan

Durango Ilarduyako emakumeen taldeak Araba Gaztedi hartuko du Arripausuetan.

 

Urrian jardunaldi bi jokatu ondoren, hile biko geldialdia egin du emakumeen euskal ligak errugbian. Asteburu honetan itzuliko dira lehiara, eta Durango Ilarduyak Atabaki gaztedi hartuko dute etxean.

 

Gaztedik ez zuen punturik batu lehenengo partida bietan; Durango Ilarduya, berriz, hirugarren dago zazpi puntugaz.

 

Liga amaitzeko falta diren bost lehiak apirila bitartean jokatuko dituzte: bana urtarril,  otsail eta apirilean, eta bi martxoan.

 

Bestalde, gizonen talde nagusiak galdu egin zuen Santanderren aurka (23-25). Hercesak, aldiz, 40-12 menderatu zuen Bartzelona. Ondorioz, azken tokira jaitsi da berriro Durango Ilarduya.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!