Durangoko Kulturalak indarberriturik eta bolada onean bisitatuko du asteburuan Lasesarre, Barakaldo hirugarren saillkatuaren zelaia.
Mikel Agirregomezkortaren gizonek bost jardunaldi daramatzate galdu barik, eta azkeneko bietan garaipena lortu dute. Azpimarratzekoa da joan zen asteburuan Tabiran Laudioren kontra lortutako garaipena (1-0). Egia da denboraldi hasieran igotzeko faborito nagusietakoa zen Laudio ez dela esperotako mailarik ematen ari, baina hala ere seigarren dago; maila handiko jokalariak dituzte. Beraz, garaipen handia lortu zuen Kulturalak. Orain zortzigarren daude, eta bost puntura dute play-off postua.
Barakaldo ere sasoian dago, azken hiru partidak segidan irabazi dituzte-eta; azkena, Eibarren etxean: 0-2. J.D.