Webgune berria estreinatu du Kulturalak

Anboto 2012ko urt. 15a, 09:13

Durangoko Kulturalak webgune eraberritua estreinatu du (www.culturaldurango.org). Klubeko zazpi taldeen emaitzak eta sailkapenak ez ezik partiden kronikak ipiniko dituzte

Durangoko Kulturalak webgune eraberritua estreinatu du (www.culturaldurango.org). Klubeko zazpi taldeen emaitzak eta sailkapenak ez ezik partiden kronikak ipiniko dituzte.

 

Webgunearen ezaugarrietako bat berehalakotasuna izango da, informazioa ahalik eta arinen emanez. Edukiak euskaraz ere egongo direla jakinarazi dute, bestalde, klubeko kideek.

 

Webgunea ahalik zabalena izatea gura du Jose Luis Espiau Kulturaleko presidenteak: “Gurasoen zein bazkideen laguntzari edo ekarpenari atea zabaldu gura diogu; kronikak idatzi ditzakete, ideiak helarazi…”.  Horrez gainera, Facebook-en partidetako bideoak jartzen jarraituko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!