Alberto Palomera artistaren margolanen bilduma Museoan

Anboto 2012ko urt. 14a, 09:04

Urtarrilaren 29ra arte, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira lanok ikusgai

Urtarrilaren 29ra arte, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira lanok ikusgai.

 

Alberto Palomera artista barakaldarraren 33 margolan biltzen dituen erakusketa da Durangoko Arte eta Historia Museora urtea zabaltzeko ekarri dutena: urtarrilaren 5ean zabaldu zuten erakusketa, eta 2ra arte izango da bisitarientzat zabalik.

 

Argazkigintza eta eskulturgintza ere jorratzen dituen arren, pintura lanekin osatu du ahotan darabilgun bilduma, orain urte batzuk ere museo horretan bere lanak erakutsi zituen Palomerak.

 

Musika partiturak, egunkari edo argaki zatiak, soka zatiak, eskuz idatzitako testu laburrak eta margolanak collage bereziak osatuz batzen ditu Palomerak erakusketa horretarako ekarri dituen koadroetan.

 

\"\"Mecánica de la utopía, Pasión edo Ecuaciones de una maestra izeneko lanak daude, esaterako, EHUko Arte Ederren fakultatean iraskale jardundakoa den Alberto Palomeraren erakusketan.

 

Inguratzen duen guztia, “horma zartatu bat, bizikleta baten eskuleku herdoildua, pneumatiko bat... gizakiaren izaera aztertzeko laborategiko material” bilakatzen du Alberto Palomerak: gizon-emakumeon izaera aztertu gura du margotuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!