'Amaiera hasieran dator' aurkezteko biraren azkenekoa

Anboto 2012ko urt. 13a, 09:00

Iazko urte hasieran kaleratu zuen diskoa aurkezteko eskainitako bira amaitutzat emateko lagunek inguratuta eskainiko dute Sermond\'s taldekoek kontzertua, bihar, Plateruenean

Iazko urte hasieran kaleratu zuen diskoa aurkezteko eskainitako bira amaitutzat emateko lagunek inguratuta eskainiko dute Sermond’s taldekoek kontzertua, bihar, Plateruenean.

 

Urtebetez Amaiera hasieran dator diskoan jasotako kantak Euskal Herriko oholtzetan eskaintzen jardun eta gero, urtarrilaren 14rako Durangoko Plateruenean antolatu duten kontzertuagaz emango du bigarren diskoaren bira amaitutzat Durangaldeko musikariek osatzen duten Sermond’s taldeak. Beste lau talde gonbidatu dituzte emanaldi horretarako.

 

\"\"Durangaldeko lagunen Kilauea taldeak, Rat-zinger bilbotarrek, lehen Sexty Sexers taldean jardundako Donostia eta Berako musikariak batzen dituen Muturbeltz-ekoak eta Madrilgo Motociclon taldeek jardungo dute, urtarrilaren 14an, 21:30ean hasita, Durangoko Plateruenean.

 

Taldeak urtebetez burutu duen biraren azkeneko kontzertua delako, baina Sermond’s boskotean gitarrista jardun duen Gorka “Biziush”-en azkeneko kontzertua delako ere berezia izango da biharko kontzertua. Aurreratu digutenez, bertsio berriak eta taldea “berpiztu” zeneko kantak eskainiko dituzte, besteak beste.

 

Kontzertu horren ondoren, lokalean sartu eta hurrengo diskoa prestatzen hasteko asmoa dute, azaldu digutenez, Sermond’s taldekoek. “Amaiera hasieran dator baino disko hobea, landuagoa egitea da erronka” diote.
Azken urte hauetan Euskal Herriko rockaren barruan bere lekua egitea lortu du Sermond\'s  taldeak, Amaiera hasieran dator diskoari eta han eta hemen eskaini dituzten kontzertuei esker. Disko horrek “harrera oso ona” izan duela diote taldekideek, “musika munduan ari den jendearen artean, batez ere”. Musikarien berbetan “oso urte polita” borobilduko dute bihar. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!