Landakoko geltokian gertatu da ezbeharra gaur 13:15 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, trenak aurretik eramanda 63 urteko emakume bat hil da Landakoko geltokiaren ondoan. Oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Trena Durangotik Ermurako norabidean zihoan.
Ertzaintzak eta osasun zerbitzuek 14:45ean erretiratu dute gorpua eta 14:50 inguruan ipini da martxan berriro tren zerbitzua.
Euskal Trenbide Sareak prentsa ohar labur baten bidez gertakariaren berri eman du. ETSk jakinarazi duenez, "lehenengo zantzuen arabera, ezbeharra gertatu denean hesiak jaitsita zeuden eta trenaren etorreran berri ematen zuten argizko eta soinuzko abisuak ere martxan zeuden".