Ruper Ordorika zuzenean arituko da zapatuan Plateruenean. \'Hodeien azpian\' disko berriko abestiez gozatzeko aukera eskainiko du musikari oñatiarrak Joseba Irazokirekin batera.
Hitzordua 22:00etan jarri dute Plateruenean. Sarrerak aurretik erosiaz gero 10 euro dira eta takilan kontzertuaren egunean 12 euro. Sarrerak Internetez erosteko aukera dago www.plateruenasarrerak.eu edo Plateruenean bertan.