Santutxuren kontra etxean husna berdindu ondoren, play off postua zazpi puntura aldendu zaie.
Lagun Onak taldearen kontra amaituko du urtea Durangoko Kulturalak. Talde biek ia ibilbide berdina egin dute orain arte: Durangoko taldea zortzigarren dago 26 puntugaz eta Lagun Onak bederatzigarren 25egaz. Joan zen asteburuan Kulturalak husna berdindu zuen etxean Santutxuren aurka eta lehen lau postuak urrundu egin zaizkie; Beasain laugarren sailkatua zazpi puntura dute orain.
Horregatik, urtea ondo amaitu eta 2012ari indarberrituta ekiteko garrantzitsua litzakete azpeitiarren zelaitik hiru puntuak ekartzea datorren asteburuan. Kulturalak aurtengo denboraldian hiru partida irabazi ditu etxetik kanpora; partida kopuru bera irabazi du Lagun Onakek etxean. Garmendipe zelaian gehien eman den emaitza berdinketa izan da, lau bider hain zuzen.