Jesus Egigurenen irabazi du Musikagileak lehiaketa

Anboto 2011ko abe. 27a, 11:48

Musikagileak, Musika Bandetarako I. Nazioarteko Konposizio Lehiaketa irabazi du Jesus Egiguren konpositore durangarrak. \'Eskenak eta Ipuinak\' obragaz 3.000 euroko saria lortu du Egigurenek

Musikagileak, Musika Bandetarako I. Nazioarteko Konposizio Lehiaketa irabazi du Jesus Egiguren konpositore durangarrak. \'Eskenak eta Ipuinak\' obragaz 3.000 euroko saria lortu du Egigurenek.

 

Aurkeztutako 10 obren artean aukeratu zuen Gabriel Erkoreka, Aitor Mitxelena eta Joseba Torrek osatutako epaimahaiak Eskenak eta Ipuinak obra. Madril, Valentzia, Nafarroa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Italiatik ere helarazirako konpsizioak parte hartu dute lehiaketan.

 

Euskal konposizioaren sustapenean lan egiten duen Musikagileak elkarteak antolatutako lehiaketa da hori, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasaiako Portu Aginpidearen, Autor Fundazioaren eta Egile eta Autoreen Elkartearen laguntza izan dute. Lehiaket horren helburu nagusia Musika Bandetarako errepertorio berria sortzea da, ikusita, Hego Euskal Herrian musika bandek duten "presentzia" eta "garrantzia". Gaur egun, 80 musika bandatik gora daude jakine ragin dutenez.

 

Jose Antonio San Migel konpositoreak aurkeztutako Out of Context izan zen Musikagileak elkarteko autoreen artean gehien baloratutako obra, eta 1.000 euroko saria lortu zuen.

 

Eskenak eta Ipuinak eta Out of Context, biak ala biak, 2012ko Musikaste egitarauaren baitan estreinatuko dituzte, Errenteriako Musika Kulturaren Elkarteko Bandaren eskutik . Baita Francisco Jose Martinezek (Valentzia) aurkeztutako El agua prodigiosa ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!