Euskal kulturan edo mitologian oinarrituta, sei eta hamabi urte arteko gazteek osaturiko eskulanen inguruko lehiaketaren sari banaketa ekitaldia burutuko dute gaur, Plateruenean.
Berbaro euskara elkarteak antolatu du gabonekin zerikusia daukaten eskulanen Hi Artista Hi lehiaketa, eta 124 lan jaso dituzte. Gaur, 18:00etan burutuko dute sari-banaketa ekitaldia, Plateruenean. Gurean Euskaraz proiektuko ume eta gazteek aurkeztuko dute ekitaldia, eta Txoborro magoak emanaldia eskainiko du sari banaketan.