Arripausuetan jokatutako partidan 19-7 menderatu dute Bartzelona.
Denboraldi osoa azken postuan eman ondoren, urteari azken aurreko tokian esango dio agur Durango Ilarduya gizonen taldeak. Denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute etxean Bartzelona menderatuta. Hercesa taldeak, aldiz, galdu egin du Hernani liderraren aurka espero zen moduan eta orain eurak dira azkenak. Santandergo Independiente azken hirugarren taldea puntu bakarrera du orain Durangoko klubak.
Emakumeen taldeak ere irabazi egin du etxetik kanpora Hernaniren aurka (10-42). Orain sailkapeneko hirugarren postuan daude Uribealdea eta Getxo Artea taldeengandik hiru puntura.