'Antzerkiko istorioak' ikuskizuna, Jakin eta Jolas taldearen eskutik

Anboto 2011ko abe. 17a, 08:16

Jakin eta Jolas antzerki taldeak \'Antzerkiko istorioak\' ikuskizuna aurkeztuko dute, domekan, Plateruena kafe antzokian. Hiru eta 10 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna da

Jakin eta Jolas antzerki taldeak \'Antzerkiko istorioak\' ikuskizuna aurkeztuko dute, domekan, Plateruena kafe antzokian. Hiru eta 10 urte bitarteko umeentzako ikuskizuna da.

 

Eszenatokia benetako antzoki bihurtuta ipuinak kontatu eta antzeztuko dituzte Jakin eta Jolas antzerki taldekoek, 17:30ean hasita. "Guztiontzat ezagunak diren hiru ipuin eta fabulen bertsio libre eta originalak kontatuko" dituzte, azaldu dutenez. Antzezlanaren ikuspegi ludiko eta didaktikoa nabarmendu dute, istorioak "baloreetan oinarritutako hezkuntzarako lan-tresna paregabe gisa erabiliz". Sarrera hiru euro izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!