Gaur da hiru kontzertu eskaini dituen zikloaren azkeneko hitzordua: organo eta tronpeta doinuak entzungai.
Arandoño kultur elkarteak antolaturikoa da ekainean, irailean eta abenduan Durangora organua oinarri duten kontzertuak ekarriko dituen Organu Kontzertuak 2011 zikloa.
Gaurkoa da hiru kontzertuko zikloaren azken hitzordua: Bergaran jaiotako Pedro Guallar organista eta Juan Vicente Codina Valentziako tronpetistak jardungo dute, 19:00etan hasita, Santa Ana elizan. Besteak beste, Telemann, Haendel edo Ledesmaren piezak eskainiko dituzte.
Aurten, besteak beste, Roberto Fresco organista eta Schola Antiqua taldea eta Esteban Elizondo organu-jotzailea izan dira ziklo honetan parte hartzen.