Santo Tomas egunean, abenduaren 21ean, Oskorrik urtero Bilbon gidatzen duen kantu emanaldian parte hartzeko gonbita jaso du Durangoko Xaramel taldeak.
Urtea amaitu aurretik, Bilbokoaren ondoren, Durangon ere emanaldia daukate Xaramel taldeko gazte durangarrek. Abenduaren 29an euskal kantuen emanaldia eskainiko dute Durangoko Plateruenean, 20:00etan hasita. Doakoa izango da Haur Kantarien Platerueneko emanaldi horretarako sarrera.
Urte betea izan dute Xaramel taldeko kantari gazteek 2011ko hau; Nafarroa, Gipuzkoa, Baxe-Nafarroa, Araba, Bizkaia, Lapurdi eta Zuberoako haur eta gaztetxoek parte hartu zuten Euskal Herriko Haur Kantari txapelkataren finaleko bigarren sariagaz bueltatu ziren Hazparnetik etxera, besteak beste, ekainean.
Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean eskaini zuten Xaramel taldekoek, pianoak lagunduta, eta epaimahaiaren laudorioa jaso zuten.