Azken 16 urteetako \'arrakastarik handiena\' izan du, aurten, Euskal Dendak. Halaxe jakin eragin dute antolatzaileek. Egunotan 20.000 bisitaritik gora bertaratu da.
Horretara, Euskal Herriko artisautza azoka "garrantzitsu" legez mantentze da Durangoko hori. ire tailerra, nire ogibidea, nire bizimodua lelopean ospatu da, eta, hurreratu direnek denetariko produktuak batzen zituzten 66 erakustoki bisitatzeko aukera izan dute.
Jende gehien abenduaren 6an, martitzenean, bertaratu zen, antolatzaileek gogoratu dutenez, 6.000 bisitari batuz; bataz bestean, 3.333 lagun bertaratu izan dira. "Egia da krisiak ohiturak eta erabilerak aldatzea ekarri duela, objektu pertsonal txikiek lekua irabaziz. Hala ere, orokorrean denen ustean arrakastatsua izan da azoka", dio Arbasoko presidente Bernart Vidal.