Jon Irazabali "esker ona", eta Aiert Goenagari ondo etorria

Anboto 2011ko abe. 8a, 12:59

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokako azken egunean, prentsaurrean agertu dira, Gerediaga elkarteko kideak. Hiru hamarkadatan azokako zuzendari jardun duen Jon Irazabalen ordezkoa aurkeztu dute. Egunotako Azokaren balorazioa ere egin du Gerediagak, bisitarien \'erantzun ona\' nabarmenduz

Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokako azken egunean, prentsaurrean agertu dira, Gerediaga elkarteko kideak. Hiru hamarkadatan azokako zuzendari jardun duen Jon Irazabalen ordezkoa aurkeztu dute. Egunotako Azokaren balorazioa ere egin du Gerediagak, bisitarien "erantzun ona" nabarmenduz.

 

Gerediaga elkarteko Nerea Mujika lehendakariaren ahotik jaso du, aurtengo Azokaren balorazioa plazaratzeko antolaturiko prentsaurrekoan, Jon Irazabal iurretarrak “esker ona”. Hogeita hamar urtez Durangoko azokaren antolakuntzan jardun ostean, hauxe izan du zuzendari legez azken edizioa Irazabalek. Azokaren historian izan duten garrantziagatik, sei lagun hartu zituen agerraldi horretan Irazabalek gogoan: Jose Luis Lete, Jabier Zurikarai, Jose Luis Iturreta, Itziar, Epi eta Ester”.


Durangoko Azokaren zuzendaritza taldeko Aiert Goenaga ondarrutarrak hartu du azokaren datozen edizioen zuzendaritzaren testigua. Ondoan izango duen taldeari egin dio Goenagak erreferentzia, eta “erronka oso motibagarria” dela azpimarratu.

 

Azokak nolakoa izan behar duen diseinuan dabil Gerediaga. Horrela azaldu du Mujikak: "Gerediaga akuilu dela elkarte eta erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako kulturgintzaren jai handia izateko lan egingo da, eta, kulturgintza arloko euskarazko sormen lanen plaza izateko bidea egingo du". Horrezaz gain, merkatua eta jaia "batergarri" eta "osagarri" egingo ditu.

 

Bide berri horri erantzuteko zuzendaritza taldean aldaketak egingo dituzte Durangoko Azokari begira. Batetik, arlokako zuzendaritzak definitu eta arlokako arduradunak eta lan-taldeak eratzeko bidea hasiko da. Bestetik, talde horren ordezkari berria izendatu dute: Aiert Goenaga izango da hori. 30 urteko ondarrutarra da, enpresa eta administrazio zuzendaritzan lizentziatua. Kargua "erronka" moduan hartu du suposatzen duen erantzukizunari begira, baina, baita "tentuz" ere. Pertsona eta erakundeen kudeaketan espezializatua da bera.

 

 


 

 

Hartutako bide berriari "erantzun ona" 
eman dio bisitariak

 

 

Sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskaintzari erantzun dio jendeak. Halaxe nabarmendu du Gerediaga elkarteak egin berri duen balorazioan. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak lau egunetan 105.000 bisitari jaaso ditu. Horietatik eguin nabarmenena abenduaren 6koa izan da, beste egunekin konparatuta bisitak bikoitzak izan dira-eta: 40.000 bisita.

 

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hartutako bide berriari "erantzun ona" eman dio bisitariak, Gerediagak adierazi duenez: "Elkarte eta erakunde diferenteetatik elkarlanean hasitako bideak eta sortutako gune berriek erantzun ona izan dute". Horretara adierazi dutenez, "kirisi ekonomikoak krisi, euskarazko sorkuntzan aberastasun handia dagoela erakutsi du Durangoko Azokak; euskaltzale eta euskal kulturgintzan sinisten dugunon topaleku nagusia dela erakutsi du, eta, liburuek eta diskoek merkatua badutela oraindik ere  erakutsi du". Merkatu txikia izanik ere, liburuak eta diskoak saldu egin dira egunotan. Horrela azaldu du Jon Irazabal, Gerediagako kideak.

 

\"\"

 

Gunez guneko balorazioa egiterakoan Aiert Goenagak azaldu duenez, bataz beste, 30-40 lagun izan da Haur Literatur Aretoak antolatutako ekintzetan. "Oso erantzun ona" izan dute Berbaro euskara elkartearen eskutik gaztetxoenentzako egokitutako guneak antolatutako ekintza guztiek. Ahotseneari dagokionez, "euskal kulturaren sorkuntza krisian ez dagoela" agerian geratu dela adierazi du Goenagak. Proposamen aniztasuna izan da, eta, nork erantzun ere badagoela ikusi da Durangoko Azokan, gaineratu duenez. Bisitarien %10 Ahotseneatik pasatu dela esan daiteke.

 

Hiru gune berri

Irudienea eta Szenatokia izan dira, aurten, lehenengoz abiatutako gune berrietariko bi. Euskaraz egindako ikus-entzuneko lanak ezagutzeko lekua izaten dihardu Irudienea: "Plaza eta plazerra: plaza da ikus-entzuneko munduan dabiltzan euskal sortzaileei eta, besteak beste, euskal kultura indartuz euskararen normalizazioaren alde diharduetenei begira; eta, plazerra Azokaren baitan euskal kulturaren sustapen lana egin ahal izatea", esan du Goenagak. Ehundaka ume, gazte eta heldu igaro dira bertotik, eta 20tik gora zine zuzendari edo musikarik izan dute zuzeneko harremana euren sormen lanen hartzaile diren herritarrekin. Szenatokiak ekimen berritzaile bi batu ditu: irakurketa dramatizatua eta antzerki maratoia.

 

Kabi@ izan da hirugarren gune berria. Horren baitan, mugikorretako aplikazioa erabilita ipuin-kontaketa inprobisatua lehenengoz egin da eta erantzun ona izan du. Aurkezpen diferenteen bidez, "euskaraz gauza berritzaileak egiten dabiltzala" erakutsi dute eta euskal wikipediaren 10. urteurreneko auzolan-festak bere helburuak bete ditu.

 

Galizia

Kultura gonbidatuari dagokoionez Irazabalek nabarmendu du  galegoek “inbidia sanoa” adierazi dietela. Gaur ere, Akitaniako kultur eragileen ordezkaritza bat dabil Durangoko Azoka bisitatzen. Hala adierazi die Culturgaleko zuzendari Sergio Lagok: “guretzako adibide da Durangoko Azoka, eta 4 urte baino bete ez dituen Culturgal azokari begira ere esperantzarako bide ematen digu. Proiektu baten sinesten denean egin daitekeela erakutsi du Durangoko Azokak eta herritarrak ere parte izatea lortzen da”. Durangora ekarri dutena Culturgalek eskaintzan duenaren zati txiki bat besterik ez da izan: " Helburua kultura programatzaileei sorkuntza kulturalaren erakusle izatea da euren programazioetan gehitu dezaten eta bertarik bertara aurkeztea baino modu hoberik ez dago horretarako”.

  

Plateruena eta Euskal Denda

Plateruenak Egutegi gorabeheratsuei "ondo eutsi" diola ere adierazi dute eta "neurrihandi baten espektatibakbete egin dira". Plateruenan egin diren diskoen aurkezpen eta kontzertuak, oro har, "arrakastatsuak" izan direla adierazi dute. Euskal Dendak ere 20.000 bisitari batu ditu egunotan, eta antolatzaileen berbetan egindako ekitaldi eta erakustaldiek harrera ona izan dute.

 


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!