Azokak ateak itxi artean, azken orduak xahutu guran

Anboto 2011ko abe. 8a, 17:58

Gaur itxiko ditu ateak 46. edizioa izan duen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hala ere, aurretik ditugun orduotan badago zer ikusi, zer entzun, eta zer gozatu Durangoko Azokan, aurtengo edizioari agur esan bitartean

Gaur itxiko ditu ateak 46. edizioa izan duen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Hala ere, aurretik ditugun orduotan badago zer ikusi, zer entzun, eta zer gozatu Durangoko Azokan, aurtengo edizioari agur esan bitartean.

 

Jai giroan esango diote agur Azokari. Horretarako Euskal Herriko eta Galiziako musikariak batuko dira Plateruenean. Akrobatak emanaldia eskainiko dute bertan.

 

Ugia Pedreirak, Fred Martinsek eta Mikel Urdangarinek sortutako proiektua da Akrobatak, eta herri eta musiken arteko mestizajea du oinarri. Ekitaldiak 18:00etan hasiko dira, baina Durangoko Plateruenean. Izan ere, aurretik Iñaki Etxezarraga musikari berriztarrak, \'Etxe\'-k, bere azken diskoa aurkeztuko du: Haize berri bat.

 

Bost egun luze bete ditu 46. Euskal Liburu eta Disko Azokak. Milaka bisitari hurbildu da, egunotan bederen, euskal kulturaren plaza nagusi bihurtzen den Landako Gunera, musikari eta idazleekin hurbileko hartu-emana izateko aukera eskaintzen duen plaza.

 

\"\"

 

Ateak itxi eta segiduan datorren urteko Euskal Liburu eta Disko Azoka izango dute buruan Gerediaga elkarteko kideek. Aurten, ganera, azken edizioa izango du Jon Irazabalek Durangoko Azokan. Azken urtea, zuzendari lanetan, behintzat, izan ere, esan digunez ez doa etxera; aurrerantzean ere beste lan batzuetan ibilko da iurretarra. Hala ere, testigoa emango du zuzendaritza lanei dagokionez behintzat. Aiert Goenagak hartuko du testigoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!