'Zamorako apaiz kartzela' aurkeztuko dute, gaur, Ahotsenean

Anboto 2011ko abe. 8a, 09:32

Angel Zelaieta mallabitarrak koordinatu du 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun hartu zituen kartzelari buruzko liburua. Gaur aurkeztuko dute Ahotsenean, 19:00etan

Angel Zelaieta mallabitarrak koordinatu du 1968 eta 1976 bitartean 40tik gora apaiz euskaldun hartu zituen kartzelari buruzko liburua. Gaur aurkeztuko dute Ahotsenean, 19:00etan.

\"\"

 

Zelan sortu da liburu honetarako ideia eta argitaratzeko aukera?

 

Kalegana elkartetik jaio zen liburu hau kaleratzeko asmoa: Kaltzada, Lekue, Gabika eta Naberanek osatzen dute elkarte hori, eta eurak izan dira eragileak. Eurek egin zidaten parte hartzeko proposamena, eta elkarrekin egin dugu lan.

 

Dokumentazioa biltzea izan da libururako zuk burutako lana...

 

Handik eta hemendik informazioa eta dokumentazioa biltzen eta bibliografia aztertzen jardun dut. Zorionez, 1968- 1969 urte horietan kaleratutako dokumentazio asko gordeta eduki duen Jabi Agirre elorriarrak erraztu digu euskarazko dokumentuak eskuratzea. Lanean hasi ginenean agertu zen Jabi Agirre, berak karpeta bat zeukala esanez.

 

Zer dokumentu dira horiek?

Hor agertzen da, esaterako, 1967an ehun abadek Bizkaitik Bandasko greba zelaeta bidalitako euskarazko gutuna.

 

Zamorako kartzelan preso egon ziren abadeen testigantzak batu dituzue.

Garrantzitsuena, interesgarriena da orduko protagonista izan zirenek, Zamorako kartzelan preso egon zirenek, idatzi dituztela euren testigantzak.

 

Hain zuzen ere, 40 urte bete dira oraintsu ihesaldi saiakera hartatik...

Bai, Zamorako kartzelan preso egon zirenek buruturiko ekintza gogorrenetarikoa izan zen ihes egiteko asmo hori. Geroago ere burutu zituzten hainbat ekimen kartzelan: sua eman zioten behin, kasurako. Entzute handiko ekintzak izan ziren.

 

Durangaldeko hainbat lagunen lekukotza ere jaso duzue liburuak.

Zamorako kartzelan egon ziren Xabier Amuriza, Luis Mari Bereziartua, Periko Berrioategortua, Jabi Agirre... Eta Iurretan apaiz egon zen Julen Kaltzada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!