Joseba Jakaren omenezko krosak 900 lagun inguru batuko ditu

Anboto 2011ko abe. 7a, 09:30

Abenduaren 8an izango da herri lasterketa, Ezkurditik abiatuta: umeek 10:30ean irtengo dute arineketan; nagusiek, 11:45ean

Abenduaren 8an izango da herri lasterketa, Ezkurditik abiatuta: umeek 10:30ean irtengo dute arineketan; nagusiek, 11:45ean.

 

Ezkurdi inguruak korrikalariz beteko dira abenduaren 8an, azken hamar urteotan legez, Joseba Jakaren omenezko herri lasterketan parte hartzeko.

 

Krosaren antolatzaileek adierazi dutenez, Durangaldeko ikastetxeetan 575 umek eman dute izena, eta urteroko datuak mantentzen badira 300 nagusi inguruk parte hartuko dute. Berriak eta Euskarria kirol elkarteak antolatzen dute krosa urtero, eta Iurretako Txirrindulari Elkartearen laguntza izaten dute ibilbidean.

 

Umeen lasterketa 10:30ean hasiko da, eta lau kategoriatan ibiliko dira arineketan; 600 metro eta kilometro bi arteko ibilbideak egingo dituzte.  Nagusien lasterketa 7 kilometrokoa izango da, eta Ezkurditik Santa Poloniaraino joan-etorria egingo dute. Izena eman daiteke oraindik www.kirolprobak.com web gunean.
Aurkezpenean Cristina Petite korrikalariak adierazi du krosean sortzen den giroa "gertukoa eta beroa" dela beretzat: "Umeek gozatu egiten dute eta gurasoak eurak besteko gogoagaz arineketan ikusten animatu egiten dituzte gero".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!