Egunero 19 zuzeneko eskaini ditu, goiz eta arratsaldez, Ahotsenea gunean. Gaur, Joseba Azkarragak abadiñarra eta Gaizka Zabarte zaldibartarra izango dira bertan: \'Euskal Harriak\' (Alberdania) eta \'Zaharrak ez zuen hil nahi\' (Susa) aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren.
Durangoko Liburu eta Disko Azokako egun guztietan, goizeko 10:30ean hasita 20:00ak ingurura arte, bata bestearen ostean, ia 20 zuzeneko musika emanaldi edo errezitaldi hartuko ditu Ahotseneak. Laugarren urtea da sortzaileen gunea hazten eta betetzen dena. Joseba Azkarraga, 16:00etan izango da Ahotsenean. Gaizka Zabarte, berriz, 18:00etan.
Ahotsenea
Irail erdialdean, www.ahotsenea.net helbidean eskaini zuten Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokaren harira antolatutako Ahotseneako emanaldietan parte hartzeko izena emateko aukera. Irailean zabaldu zieten euskarazko literatura eta musika sortzaileei Ahotsenean euren lana eskaini ahal izateko izena emateko aukera, beraz, eta azaro erdialderako lau egunetarako tarte guztiak beteta zeuzkaten.
Durangoko Azokak irauten duen bost egunetan, idazleen ahotiko liburu aurkezpen eta errezitaldiek eta talde zein bakarlarien zuzeneko musika emanaldiek beteko dute Ahotsenea: 19 emanaldi izango dira egunero, eta 350 sortzaile baino gehiago igaroko dira oholtzatik.
Landako erakustazokaren aldamenean egongo da, iazko moduan, euskal literatura eta musika sortzaileen etxea.
Aurkezpen-solasaldiak (errezitaldiak) eta zuzeneko musika emanaldiak tartekatu egingo dituzte aurten, eta Ahotseneako kazetari baten laguntzagaz burutuko dituzte aurkezpenak.
Lana euskarazkoa eta 2011 urtean zehar argitaratutakoa izatea izan dira Ahotsenean parte hartu ahal izateko baldintzak.
helbidean, zuzenean emango dituzte gune horretan gertatzen direnak, erakustazokan eta Plateruenean ipiniko dituzten pantailen bitartez ere jarraitu ahal izango dira emanaldiak zuzenean, eta baita www.durangokoazoka.com edo www.musikazuzenean.com webguneetan ere.
Ordu erdiro euskal sortzaileen proposamen berri bat izan go da Ahotsenean aukeran: bost egunean 95 aurkezpen egingo diuzte, eta 350etik gora sortzaile igaroko dira bertatik.