Tabirako-Baquéko beteranoek Zarate-Elexpe Torneoa jokatuko dute abenduaren 30ean: 17:30ean gizonek, eta 19:30ean emakumeek.
Ekimen horretarako izen-ematea tabirako@tabirako.com e-mailaren bitartez egin daiteke.
Bestalde, Cafes Baqué 40 urtean babesle dutela ospatzeko abenduaren 23an, 19:00etan, klubeko eta enpresako langileen arteko partida jokatuko dute. E-mail beragaz eman daiteke izena.