Bihar iluntzean II. Afari Solidarioa ospatuko du Bizkaia Basket fundazioak Bilbon, eta jaialdi horretan Juanjo Morenori Saski Saria emango diote.
Saskibaloiaren alde egindako lana eta gazteen artean baloreak txertatzen egindako ahalegina aintzatesi gura dizkiote sari horregaz.
Moreno 1964an etorri zen Durangora. Urte askoan Tabirakoko harrobia lantzen eta gazteen artean saskibaloirako afizioa sortzen ibili zen. Bere lan egiteko eta entrenatzeko moduak eragin handia izan zuen Tabirako klubean.