Joseba Jakaren omenezko herri lasterketaren 10.edizioa aurkeztu dute

Anboto 2011ko aza. 24a, 13:31

Abenduaren 8an 700 lagun inguruk parte hartuko dute herri krossean. Umeek 10:30ean edukiko dute irteera ordua, eta nagusiek 11:45ean. Antolatzaileek lasterketaren izaera \'familiarra\' nabarmendu dute.

Abenduaren 8an 700 lagun inguruk parte hartuko dute herri krossean. Umeek 10:30ean edukiko dute irteera ordua, eta nagusiek 11:45ean. Antolatzaileek lasterketaren izaera "familiarra" nabarmendu dute.

 

Ezkurdi inguruak korrikalariz beteko dira abenduaren 8an, azken hamar urteotan legez, Joseba Jakaren omenezko herri lasterketan parte hartzeko. Krosaren aurkezpenean 300 nagusi inguru eta 400 bat umek parte harte hartzea kalkulatzen dutela adierazi dute antolatzaileek. Berriak eta Euskarria kirol elkarteak antolatzen dute krosa urtero, eta Iurretako Txirrindulari Elkartearen laguntza izaten dute ibilbidean.

 

Umeen lasterketa 10:30ean hasiko da eta lau kategoriatan ibiliko dira arineketan; benjaminek 600 metro egingo dituzte, alebinek 1.200, eta infantil eta kadeteek, neskek 1.500 metro eta mutilek kilometro bi. Eskoletan daukate izena emateko aukera, azaroaren 29a baino lehen.

 

Nagusien lasterketa, berriz, 7 kilometrokoa izango da, eta Ezkurditik Santa Poloniaraino joan-etorria egingo dute. Izena abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute, Garcia Ariño eta Kebi kirol dendetan eta www.kirolprobak.com web gunean.

 

Lasterketak amaitzerakoan, 13:00a aldera sari banaketa eta oparien zozketa egingo dute Plateruena Kafe Antzokian.

 

"Dibertitzeko lasterketa"

"Besteekin konpetitzeko barik norberaren markagaz lehiatzeko" lasterketa da Durangoko Azokan egiten den hau, Cristina Petiterentzako. Aurkezpenean adierazi du sortzen den giroa "familiarra eta beroa" dela beretzat: "umeek gozatu egiten dute eta gurasoak euren gogo berdinagaz korrika ikusten animatu egiten dituzte gero". Disfrutatzeko moduko krosa dela eta zirkuitoak denetik duela adierazi du: "aldapa eta kurba batzutan gogorra izan daiteke". Petitek lasterketan parte hartuko du, bigarren aldiz ama izan eta gero, entrenamentu moduan.

 

Ander Alvarez Durangoko kirol teknikariak antolakuntzan boluntarioen inplikazioak daukan pisua nabarmendu du: "antolakuntza errazten du". Azokaren testuinguruan jendea kirolera ekartzea oso polita dela eta garrantzitsuena sortzen den giroa dela adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!