Musikarien egunaren harira, kontzertuak, Durangaldean

Anboto 2011ko aza. 22a, 10:37

Gaur, azaroaren 22an, ospatzen den Musikariaren zaindariaren egunaren (Zizili Deunaren) harira antolatu dituzte, Durangon eta Elorrion kontzertuak. Azaroaren 24an da Durangoko Musika eskolako hitzordua, eta azaroaren 25ean Elorriko txistularien emanaldia

Gaur, azaroaren 22an, ospatzen den Musikariaren zaindariaren egunaren (Zizili Deunaren) harira antolatu dituzte, Durangon eta Elorrion kontzertuak. Azaroaren 24an da Durangoko Musika eskolako hitzordua, eta azaroaren 25ean Elorriko txistularien emanaldia.

 

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleak izango dira etziko Durangoko emanaldi horretako protagonista: bost urteko ikasleek, zein Musika Eskolan besteak beste, txeloa, pianoa, biolina, txirula, oboea, saxoa, klarinetea jotzen ikasten dutenek eskainiko dute emanaldi hori, eta konposatzaile klasikoen zein modernoen piezak eskainiko dituzte doako sarrera izango duen kontzertuan.

 

Elorrion, besteak beste, azaroaren 25ean, 20:00etan hasita, herriko txistulariek burutuko duten kalejiragaz ospatuko dute musikarien zaindariaren eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!