Mursego proiektuaren Maite Arroitajauregi musikari eibartarra da, Plateruenean hirugarren urtez antolatu duten Kantuaren Kantoia zikloaren hirugarren gonbidatua. Gaur, 20:00etan eskainiko du emanaldia.
Jonan Hernandez kazetariak bideratuko duen musikaren inguruko elkarrizketa, eta Maite Arroitajauregiren ahotsa, celloaren doinua eta perkusioa izango dira zuzeneko emanaldian, gaur, Plateruenean.